• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Artzain soilak Artzainaren geroa

Mendiko lurraldeen geroa, eta bereziki, euskal mendiarena problematika gero eta inportanteago bat bilakatzen da.

Mendia oraino bizi eremu bat da, bizi-bizia den bere artzaintzari esker. Hazle transhumanteen numbrea inportantea da eta eremu hori bazka-baliabide gisa ekarria da. Alhagunea artzainen ekoizpen-tresna da, beren lan eta bizi lekua. Artzaintzak bere osotasunean garapen iraunkorraren printzipioak errespetatzen ditu. Alhaguneek ingurumen, ekonomia eta sozial rola dute. Artzain aktibitateek toki horiek eraiki dituzte, paisaien kalitatea eta aniztasun biologikoa begiratu dute, oreka haundiak zaindu dituzte, eta arriskuak saihesteko ahaleginetan parte hartu dute. Beraz, artzaintza mendi garapenaren oinarri bezala ikusten ahal da.

Egungo egunean, mendia erakargarria da eta bere erabilpena anitza bilakatu da. Publiko berri batzu sarritan jiten dira : ibiltzaileak, turistak, ingurumenzaleak. Orokorrean, mendiaren funtzio aniztasuna aberastasun iturri da, eta aukera on bat gure lurraldearendako. Bainan ez da ahantzi behar artzaina oreka ahul horren giltzarria gelditzen dela eta mendi ekosistemaren baitan eta jarduera gehigarrien garapenean funtsezko rola begiratzen duela. Euskal mendia bere bazterren edertasunarendako famatua da, eta aktibitate ekonomiko bizi bat aterpetzen du, inportanteena eta antzinakoena : “artzaintza”.

Euskal Herriak artzaintza dinamiko bat begiratu badu, frantsez mendigune gehienen kasua ez da, aperentziarik ere. Gainerateko eskualdeetan bezala hemen ere aldaketa bertsuak gerta daitezke, jarduera horren geroa kolokan jarriz. Hori saihesteko, funtsezkoa da artzaintza bizi bat bultzatzea, mendien ekonomian artzainaren lekua berrezarriz. Euskal Mendiaren Garapen Iraunkorrerako Ituna-k artzain soilen inportantzia berretsi dute : “oihangintza eta artzaintzarekin zerikusia duten aktibitate bizi, ezagutu eta baloratuek euskal mendia mantentzen dute zeinean ingurumena eta ondare kulturala errespetatzen duten astialdi jarduera batzuek eta turismo arduratsu bat, baliatzaile sentsibilizatu eta informatuek praktikatzen dituztenak, garatzen diren”. Itunak laborantza-artzaintza eta oihan aktibitateak euskal mendiaren garapen eta antolaketaren giltzarri bezala ikusten ditu, bere lau norabide estrategikoetan.

 
Asmatze eta obratze : Novaldi