• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Artzain soilak Euskal mendia, larre lurraldea…

Euskal mendia goratasun apalekoa da (1000 eta 2000 metro artean), paisaia idekiak ditu eta bere larreak aberatsak eta joriak dira.

 

Artzaintza euskal kulturaren zutabe bat da, eta Euskal Herriko lurraldearen kudeaketaren oinarrietarik bat. Mendigunea eta ohizko jardueren (laborantza, artzaintza, oihangintza) kudeaketa molde kolektiboan antolatzen da 4 mendi sindikaten inguruan :

  • Garaziko Mendi Sindikata
  • Xiberoko Mendi Sindikata
  • Baigorriko Mendi Sindikata
  • Oztibarreko Mendi Sindikata (egoitza nagusia Izura-Azme herrian)

Euskal Herrian, 80 herriek bat egiten dute funtzionamendu kolektibo horrekin. Mendi Sindikatek zonbait milaka hektara kudeatzen dituzte horietarik 2/3 baino doi bat gutiago indibisio-alhaguneak eta herena baino gehiago indibisio-oihanak direlarik.

 
Asmatze eta obratze : Novaldi