• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Laborantza Euskal Herriko Mendi Ituna

Gero eta gehiago, mendialdean multifuntzionaltasuna aberastasun bainan ere galde, betebehar eta baliatze-borroka iturri bat bilakatzen da.

 

[Translate to Euskara:] Charte de la montagne basque

Les territoires des Commissions Syndicales (source : Conseil de Développement du Pays Basque)

Xibero, Baigorri, Garazi eta Oztibarreko mendi sindikatek kudeatu lurraldea, erabilera publikoko eremu “pribatua”, ohizko jardueren (laborantza, artzaingoa, basogintza) ontasun komunean kudeatzeko manera batean oinarritzen da, eragile guziak biltzen dituena eta orain, lurraldetik kanpoko eragile berrien aintzat hartzea eskatzen duena euskal mendiaren erakargarritasunak eragin turismo eta astialdi jarduerentzat. Bestalde, jarduera horien garapena, galde sozialari zein araudiaren zorrozteari ihardetsiz, ingurumena eta ondare kulturala eta naturala gero eta gehiago kontutan hartuz egiten da.

Mendialdeko eskualdeek egoera aldaketa zinez azkar bati buru egin behar dute. Aldaketa hori oraino azkarrago da teknika zein denen artean kudeatzeko maneraren aldetik egiten jakitate eredugarri bati esker artzaingoa eta basogintza begiratu duten lurraldeentzat.

ITUNAREN 8 HELBURUAK :

1.Bortuan Artzaingo transhumantea sustengatu
2.Oihanaren funtzio ekonomikoa iraunarazi eta indartu
3.Turismo iraunkor bat antolatu
4.Ondare naturala eta kulturala zaindu eta baloratu
5.Arteko eremuak baloratu
6.Zerbitzu ez komertzialen ordainketa lagundu
7.Hezkuntza eta ingurumen eta mendialde sentsibilizazioa garatu
8.Itunaren kudeatzeko manera antolatu

 

 

URRATS HAUNDIAK :

 

2003an, Garapen Kontseiluak Euskal Mendiaren multi-jardueren kudeatzeko manerari buruzko gogoeta bat abiatu du. Lurraldeko eragileen kontzertazio zabal horren ondorio nagusia Mendi Itun baten obratzea proposatzea izan da bere ondoko urteetako garapena zehazteko xedearekin. Tresna horren obratzeko proposatua izan den eragile nagusia Euskal herriko mendi elkargoen batasuna zen.

 

2005ean, bigarren azterketa batek Mendiko sindikatek itunaren eramaile gisa duten rola berretsi eta indartu du eta gogoeta tematiko eta antolaketari buruzko oharrak egin ditu, bereziki Garazi-Baigorri, Iholdi-Oztibarreko herri elkargoen eta Xiberoko herriaren arteko oreka baten lekuan ezartzeari buruz.

 

2008an :

- “Euskal mendiaren garapen iraunkorrerako itunaren” edizioa

- Euskal mendia Leader hautagaitza apirilean hautatua :

  • Estatua, CNASEA, 64 KO eta Akitania EK-rekin batera hitzarmena izenpetua uztailaren 20ean
  • Lehen Leader Programatze-komitea abenduaren 22an

2009an, Leader programaren abiatze urratsa hasiko da. Programa Euskal mendiaren garapen iraunkorrerako itunaren 8 helburuen gainean oinarritua da :

  • Bortuan Artzaingo transhumantea sustengatu
  • Oihanaren funtzio ekonomikoa iraunarazi eta indartu
  • Turismo iraunkor bat antolatu
  • Ondare naturala eta kulturala zaindu eta baloratu
  • Arteko eremuak baloratu
  • Zerbitzu ez komertzialen ordainketa lagundu
  • Hezkuntza eta ingurumen eta mendialde sentsibilizazioa garatu
  • Itunaren kudeatzeko manera antolatu

Mendiaren ituna telekargatu (bertsio osoa, frantsesez) ( 6.1 Mb)

Euskal Mendia Erakargune Turistikoa hitzarmena (frantsesez) ( 1.8 Mb)

 

Euskal mendia Leader programari buruzko xehetasunak <//font><//font>: www.lurraldea.net/leader

 

EUSKAL MENDIA LEADER PROGRAMA 2007-2013 :  Europa zuen proiektuen partaidea

 

                                               

 

Europako funtsetatik jin (FEADER) 1.650.000 €-z hornitua, Leader programak euskal mendiaren garapen iraunkorraren aldeko proiektu batzuer diru-laguntza bat ekartzen du.

Norentzat ?

Obragin publiko (herri elkargoak, herriak, erakunde publikoak,...) eta pribatuentzat (elkarteak, lanbide-batasunak, laborariak, oihan ustiatzaileak,...).

Zer egiteko ?

Laguntzen diren proiektuak Euskal mendiaren garapen iraunkorrerako itunak finkatu helburuetarik bati ihardetsi behar dute :

  • Bortuan Artzaingo transhumantea sustengatu
  • Oihanaren funtzio ekonomikoa iraunarazi eta indartu
  • Turismo iraunkor bat antolatu
  • Ondare naturala eta kulturala zaindu eta baloratu
  • Arteko eremuak baloratu
  • Zerbitzu ez komertzialen ordainketa lagundu
  • Hezkuntza eta ingurumen eta mendialde sentsibilizazioa garatu
  • Itunaren kudeatzeko manera antolatu baliatze-borrokak saihesteko

Leader programak inbertsio materialak eta materiagabeak diruztatzen ditu.

Proiektu berritzaileer eta partaide ezberdinen artean eramanak direner lehentasuna emana zaie.

Operazioak euskal mendiaren eremuan (mendialdean sailkatuak diren Euskal Herriko herriak) burutu behar dira.

Karta telekargatu ( jpg 381 Kb) 

Zein laguntzekin ?

Operazioen arabera laguntza tasa %80 eta 40-en artean kokatzen da FEADER-eko esku-sartze koadroaren errespetuan.

FEADER laguntza bat ardiesteko (proiektuan mobilizatu diruztatze publiko osoaren % 55  heinekoa) proiektuek Estatutik, Eskualdetik, Departamendutik edo gainerateko tokiko elkargoetatik diruztatze publiko partekatuak eskuratu behar dituzte.

Noiz arte ?

Leader programa 2013a arte idekia da. Proiektuak urte guzian barna Leader zelulan pausatzen ahal dira.

Urtean hiruzpalau aldiz programatze komite bat biltzen da europako diru-laguntzak hautagaitza aurkeztu duten proiektuer banatzeko.

Hautagai izaiteko, gastu batek proiektuaren gauzatzea abiatu aitzin egin diru-laguntza galde batekin lotura ukan behar du.

Harremanetan jarri

Leader taldea hor da zuen galdeer ihardesteko edo zuen bidelaguna izaiteko proiektuaren eraikuntzan eta diru-laguntza galde dosierra betetzeko tenorean. 

David TOURREUIL edo Emmanuelle YOHANA : 05 59 46 51 01 edo leader @cg64.fr

Xehetasun gehiagorentzat : www.lurraldea.net/leader

 

 

 

 
Asmatze eta obratze : Novaldi