Esne-kontrola, intseminazioak, eta ernaldi egiaztapenak
CDEOa Euskal Herriko eta Biarnoko 1300 ardi esnadun hazle biltzen dituen kooperatiba bat da.
Bere egungo estatutu-forman CDEO kooperatiba 2004ko urtarrilean lekuan jarria izan zen, bainan duela 40 urte inguru hazleak elgarrekin lanean ari direla tokiko arrazen defendatzeko eta genetikoki hobetzeko : Manex buru gorriak, Manex buru beltzak eta Euskal-biarnesak.
Bere aktibitateak 3 tokiko arrazen hautaketarekin bai eta ere etxaldeetan berean egiten den segipen teknikoarekin zerikusia dute. Azterketa-bulego bat badu ere Pirinio Atlantikoetako ardi esne sailaren zerbitzuko.
2006an, aktibitate nagusiak dira :
- Esne-kontrola : ardien (506 hazle, 150.000 ardi) ekoizpenak neurtu (kantitatea eta aberastasuna)
- Hazi-jartzeak : marro hoberenak hedatzeko eta aitzinapen genetikoa sortzeko hazi-jartzeak (1100 hazle, 91.500 hazi-jartze)
- Ernaldi egiaztatzeak : 93.000 egiaztatze
Kideen jarraipen-teknikoa modulu maneran segurtatua da, alor tekniko ezberdinetan (ugalketa, tekniko-ekonomikoa, esnearen kalitatea, araudi-betetzea, animale eritasunak).
CDEO-aren taldea 50 soldatapekoz osatua da, horietarik 25-ek hazkuntzan esku hartzen dutelarik. Bere aurrekontua 2 milioi €-koa da nunbait han.
CDEO-ak tokiko arrazen defentsan bai eta ere hazkuntza praktika eta moldeetan rol garrantzitsu bat jokatzen du : bortuko joan-jinaren eta neguko alharen atxikitzea, soro iraunkorren mantenua. Praktika horiek Ossau-Irati sor-markaren oinarri dira. Sor-markaren ekoizpen eremuak Pirinio-Atlantikoetako departamenduko hegoaldearen 2/3-ak estaltzen ditu.
Gure jendartearen galdeekin bat egiten duen ekoizpen zorrotz baten bidez eremu zailetan laborantza bizirik atxikitzeko bere harria ekartzen du.
CDEO-arekin harremanetan jartzeko :
Helbidea : Quartier Ahetzia Auzoa 64130 Ordiarp/Urdinarbe
Tel. : 05.59.28.05.87
Fax : 05.59.28.19.90
Email : cdeo.ordiarp
wanadoo.fr








