• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Informazio praktikoak eta esteka baliagarriak Elgar Lagunt

Elgar Lagunt

 

Ordezkatze zerbitzua laborantzan Iholdi-Oztibarreko kantonamenduan

1989an, eskulan eskasa egunero bizi zuten kantonamenduko alarguntsa multzo ttipi bat ordezkapenari buruzko gogoeta batzu eramaiteko biltzen zen. Emeki emeki, laneskuari buruzko bilkura publiko baten karietarat laborari batzu alarguntsa horier juntatu ziren.

Hainbat bilkura batzuen ondotik kantonamenduko jende laguntzailearen presentziarekin, Elgar Lagunt elkartea sortu da 1991an. Bere xedea : ordezkapena segurtatu lehenik egoera dorpeer buru egiteko hau da eritasun, istripu, heriotze ; haur bat ukan ondotik eta ardura profesionalak betetzeko laguntza bat ukaiteko parada bada ere.

Lehen urteadanik, kantonamenduko laborarien gehiengoa elkartean sartu da eta hamabost bat etxaldeek elkarteak eskaini zerbitzuak baliatu dituzte.

1989 urtetik goiti, urtero, kantonamenduko 20, 30 etxaldeek Elgar Lagunt-en zerbitzuak baliatzen dituzte ordain bat atxemaiteko zenbait egunendako. 18 urtez, 400 bat ordezkapen eginak izan dira : elkartea egiazko enpresa bat da, enpleguak sortzen dituena.

Ordezkapen-zerbitzua nola martxan da ?

Ordezkapena herrietako ordezkari batzuez (ordezkari bat edo bi herri bakotx) osatu administrazio kontseilu batek kudeatzen duen elkarte (1901 legea) batek du segurtatzen.

Laborari nahiantek elkarteko kide bilakatzen dira urteko kotizazio baten truk (2007an 40 € laborari bakotx + 20 € eskubidedun gehigarri bakotx)
Beharra duelarik eta ordain baten atxemaiteko laboraria herriko ordezkariari zuzentzen da. Artetan ordaina laborariak berak du atxemaiten.

Eritasuna, ezbeharra edo heriotza kasuetan : elkarteak ordezkapen-orenen %40a bere gain hartzen du bai eta ere ordainaren ordainsari kilometriko guziak (320 oren gehienez). Laborariek laguntza osagarriak eskuratzen ahal dituztela jakin behar da (letxeriak, kooperatibak, MSA...) 240 oreneko muga baten baitan.  

Bestalde, laborarisa eta laborari frangok ordezkapen zerbitzua baliatzen dute amatasuna (16 aste) edo aitatasuna (11 egun) kari MSAk faktura kasik osoki bere gain hartzen baitu. Laborarisari edo laborariari 1€ bat pagatzeko bakarrik gelditzen zaio. Elgar Lagunt-ek ordezkapenetan parte-hartzen du ere ardura profesionala kasuetan : fakturaren %40a 80 oreneko muga baten baitan.

Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzu desberdinek irauten ahalko dute Iholdi-Oztibarreko herri elkargoak emaiten dituen diru-laguntzak jarraikitzen badute bakarrik.

Harremanetan jarri : Felipe MAITIA J., 64640 Landibarre
Tel. : 06.84.39.73.44

 

 

 
Asmatze eta obratze : Novaldi