Laborantza iraunkor baten garapenaren aldeko elkartea
Euskal Herrian laborantza iraunkor eta herrikoi baten garatzea da 1901 lege elkarte horren xedea.
Bere 11 soldatapekoek ondoko zerbitzuak proposatzen dituzte :
Araudi eta juridiko sailetan laguntzea
- Animazioak eta laborarien laguntza indibiduala beren dosierretan, politika desberdinen eta beren obratzearen jarraipen orokorra
- Dohainikako kontseiluak dretxoaren arlo desberdinetan (baserri-dretxoa, dretxo zibila e.a), eta laguntza landa-errentamenduko auzitegi paritarioen aitzineko auzi kasuetan
- Ingurumena errespetatzeko, hazkuntza-bastimenduak araudiekin bat egiteko proiektuendako laguntza
- Arautegiaren jarraipena
Instalazioa eta transmisioa
- Laborantzan plantatu nahi den pertsona ororen, edo beren etxaldea transmititu nahi duten laborarien laguntza kolektibo edo indibiduala
Sistema autonomo eta ekonomo batzuen garapena
- Belar-sistemen bultzatzea
- Laguntza energia autonomia eta eraginkortasuna garatzeko proiektuetan
- Ongarri eta pestizida gutiago kontsumitzen duten, eta ur baliabidea gehiago errespetatzen duten laborantza-praktiken bultzatzea
Ekoizpenen merkaturatzea
- Ekoizpen eremutik kanpoko produktuendako salbide xerkatze arloan proiektu kolektiboak laguntzea
- Gertakari asmatzea Euskal Herriko ekoizpenen bultzatzeko
Tokiko garapena eta mugaz gaindiko lankidetza
- Hegoaldeko baserri eta laborantza munduko agenteekilako harremanen azkartzea
- Lankidetza bideen idekitzea
Harremanetan jarri :
Euskal Herriko Laborantza Ganbara, 64220 Ainiza-Monjolose
Tel. : 05 59 37 18 82 / Fax: 05 59 37 32 69
Email : laborantza.ganbara
wanadoo.fr






