• version fran├žaise
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Informazio praktikoak eta esteka baliagarriak Idoki

Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea

Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea 1989 urtean sortu da ardi gasna ekoizle multzo ttipi batek eraman gogoeta baten ondotik. 1992 urtean "Idoki" marka kolektiboak produktuaren kalitatea eta etxaldean berean egina dela segurtatzen du. Egungo egunean elkarteak 170 kide baditu eta horietarik 90 IDOKI onartuak dira ekoizpen batendako bederen. Hamalau ekoizpen IDOKI onartuak dira / ardi gasna, behi gasna, ahuntz gasna, usakume, oilasko, ahate fresko eta sukaldatua, euskal xerria, abelgorriki, zikiroki, arno, fruitu eta barazki, ezti, landare usaintsuak.

Laborantza herrikoiako printzipioetan oinarrituz, etxe ekoizleek araudi orokor bat finkatu dute bai eta ere baldintza-agiri bat ekoizpen bakotxarendako.

IDOKI etxe ekoizleek ekoizten, transformatzen eta saltzen dituzten produktu guziak etxaldetik jiten dira. Beren ekoizpena nahitara mugatzen dute laboreak eta kabalak behar den bezala artatzeko. Barietate zaharrak edo emeki hazten diren tokiko arrazak lehenesten dituzte, tropa ttipiak dira eta kabalak kanpoan ibiltzen dira, abereak belardi eta etxaldean berean ekoiztu bazkarekin haziak dira lehenik. Transformatzean, ongailu naturalak bakarrik baliatuak dira. Desmartxa huntan kontsumitzailekilako lotura eta gardentasuna lehenetsiak dira.

Elkarteak "fermier" (etxaldekoa, etxaldean egina) hitza arautua izan dadin nahi du. Kanpoko kontrolek bermaturik, elkartea IDOKI ekoizleen engaiamendu-araudiaren bermatzailea da.

Idoki araudia ( 2.1 Mb)

 

 
Asmatze eta obratze : Novaldi