• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Informazio praktikoak eta esteka baliagarriak Osagarri Defentsa-Batasuna ODB64

ODB-ak edo Osagarri Defentsa-Batasunek abere-taldeen osagarri egoera ona zaintzen, beren departamenduko eta tokiko arrazetako arrisku bereziak aztertzen, eta prebentzioa xede hazleak kontseilatzen dituzten (txertatze, higiene, hazkuntza-baldintzak...) departamendu mailako hazle-elkarteak dira. Egungo egunean behi-hazleen %95a baino gehiago, ahuntz edo ardi-hazleen %70a baino gehiago eta xerri-hazleen %50a nunbait han biltzen dituzte.<//font>

Landa kodearen arabera osagarri-bokazioa duen eta Laborantza-ministerioak aitorturiko erakundeak, ODB-ek profilaxiak administratiboki kudeatzeko eta behien jarraikitze osagarri dokumentu ofizialak argitaratzeko ahalordea errezibitzen dute. Beren taldeetan marexal-kontseilari bat bada ardura, horrek etxaldeetan berean esku hartzen duelarik laborariak bederazka ikusiz edo argibideak emanez edo taldeko formakuntzak eskainiz.

50 urteetan sortuak Marexal-Zerbitzuen bultzadaz, ODB-ak sortzetik osagarri-segurtasuneko eta animale-segurtasuneko zerbitzu publikoaren kolaboratzaileak dira.

Beren aktibitateak gero eta gehiago dibertsifikatu dituzte animale-eritasunen (IBR-a, pustula, paratuberkulosi edo BVD-a bezala) kontrako egiaztapen eta borroka plan batzu, behien identifikatzea, higiene eta osagarri planak (arratoi-hiltze, desinfektatze, uraren kalitatea, bastimenduen giroa,...) proposatuz.

Herri bakotxak bere bulegoa badu eta kantonamenduko ordezkariek departamendu mailako erakundeetan parte-hartzen dute. Huna kantonamenduko ordezkariak : Jean Paul SALLAGOITY (Iholdi) eta Xabi OILLARBURU (Jutsi) ardi batzordearendako ; Beñat MOLIMOS (Bunuze) behi batzordearendako. 


Harremanetan jarri : GDS64, Chambre d'agriculture, 124 boulevard Tourasse - 64078 PAU CEDEX
Tel. : 05.59.80.70.04
Webgunea: http://www.fngdsb.asso.fr

 

 
Asmatze eta obratze : Novaldi