• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Informazio praktikoak eta esteka baliagarriak Oztibarreko Batzorde Sindikala

Batzorde horrek alhapideen kudeaketa mendialdean eta 06/1etik 10/30a arte bortuko joan-jinen segurtatzea ahalbidetzen ditu. Bere lehen xedea da bainan ez bakarra.

 

Oihanzainarekin batera oihan sindikala kudeatzen du ere, sindikatuko eta artzain-bidexka batzu antolatzen ditu, konparazione gasna-etxolendako ur kalitatea segurtatzeaz okupatzen da. 

Mendi-aktibitate batzu (parapentea, mendiko bizikleta, ibilaldiak...) garatzeko eta dibertsifikatzeko proiektu batzu lantzen ditu. Ber denboran, eragile guzien (artzain, ibiltari, parapentezale, moto...) arteko elgar aditzea, aktibitate bakotxaren errespetua eta euskal mendi hortaz goxatzea ahalbidetuko lukeen araudi bat egiteko aukera aztertzen du. 

Batzorde horrek kantonamenduaren parte bat biltzen du bakarrik, besteak beste Donaixti-Ibarre, Larzabale, Izura-Azme, Bunuze, Hozta, Arhantsusi, Jutsi eta Ibarlako herriak.

Harremanetan jarri : Oztibarreko Batzorde Sindikala, Herri barnea, 64120 Izura-Azme
Tél./Fax : 05.59.37.83.55

 
Asmatze eta obratze : Novaldi