Pirinio-Atlantikoetako Laborantza Ganbara kide hautatu batzuek zuzentzen duten egitura publiko bat da. Hautetsiek laborantza eta baserri munduaren osagai guziak ordezkatzen dituzte : laborariak, soldatapekoak, jabeak, oihanzainak, erakunde sozial eta finantzarioak bai eta ere sindikalak. Laborantza-interesak ordezkatzen eta zaintzen dituen erakunde bat da. Landa kodigoko arauen pean da (1924ko urtarrilaren 3ko 511-1 artikulua).
Zereginak :
Laborarien bozeramaile izan, aholku funtzio bat
- Lurralde elkargoen eta botere publikoen solaskidea izan
- Laborantza munduko osagai guziak ordezkatu : laborariak, soldatapekoak, jabeak, oihanzainak, erakunde finantzario, sozial eta sindikalak
- Kontsultatua izan lurralde elkargoek eta botere publikoek hartzen dituzten laborantza eta baserri munduarekin zerikusia duten delibero nagusi guzietan
- Eskua sartu antolaketa ekonomikoa, plangintza, irakaskuntza, ikerkuntza, lur antolaketa, turismoa, baserriko etxegintza, hirigintza arloetan, osagarri eta sozial gaietan
- Botere publikoak kontseilatu maila desberdinetan : tokian berean bai eta ere departamendu, eskualde zein nazional heinetan
Behatu, kontseilatu, eskua sartu, esku sartze funtzio bat
- Pirinio Atlantikoetan, 40 ingeniari eta teknikari baino gehiagok, Laborantza Ganbarako 45 hautetsien ardurapean, laborarier, lurralde elkargoer, formakuntza zentroer, erakunde ekonomikoer eta laborarien gainerateko partaideer zuzendu zerbitzu kolektibo zein banakoak garatzen dituzte
Fitxa praktikoak atxemanen dituzue beren webgunean laborari, erreferentzia tekniko-ekonomikoak sailean
Harremanetan jarri :
Pirinio Atlantikoetako Laborantza Ganbara
124 Tourasse Br
64078 Paue Cedex
Tel. : 05 59 80 70 00 - Fax :05 59 80 70 01
Mail : accueil
pa.chambagri.fr
http://www.pa.chambagri.fr





