Bana beste 37ha Lur Eremu Baliagarri duten 500 bat etxalderekin, laborantza tokiko ekonomiaren polo nagusienetarik bat da Iholdi-Oztibarren. Janari-industriaren lehen kate-maila, laborariek haien lana egiten dute lurra zainduz, eta nortasun eta gustu haundiko tokiko produktuak sorrarazten dituzte.





