Euskal Herrian laborantza kalitatezko marka ofizialen pean diren ekoizpenetan oinarritzen da. Iholdi Oztibarren etxaldeen 2/3ak kalitatezko sail horietan kokatzen dira. Ossau-Irati sor-marka (AOC) ardi gasnarendako eta Idoki kalitatezko marka kolektiboa etxeko ekoizpenendako dira sail inportanteenak. Horietatik gain label eta IGP pean diren ekoizpenak gehitu behar dira (axurkia, xerrikia eta xingarra) bai eta ere laborantza biologikoan diren etxaldeak.





