• version fran├žaise
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Laborantza kultura eta hazkuntza

Etxaldeen gehiengoa mendialdean sailkatua da (Armendaritzeko herria salbu) : esparru horrek laborantzako lur guti bainan, aldiz, Beti Belarretan den Eremu zabal (BBE) bat eskaintzen ditu. Kantonamenduan azalera orokorraren 2/3ak Beti Belarretan den Eremuan (BBE) kokatzen dira gainerateko herena (1/3) kulturei eskainia delarik. Belarraren nagusitasun horren ondorioz etxaldeen gehiengoak naturaltasunez ardi eta behi belarjale hazkuntzaren hautua egin du. Berezikiago ardi esnadunak eta behi gorriak bi produkzio zinez osagarri eta bateragarriak direlakotz. Xerrama eta gizentzeko xerri hazkuntza batzu kondatzen dira ere.

 
Asmatze eta obratze : Novaldi