Euskal Herriko ekoizpenak ezagutuak eta aitortuak badira haien gustu eta kalitate haudiendako, gure tokiko ekoizleen gogoeta eta kontzientzia hartze bati esker da gehienbat : kalitatezko laborantzaren hautua egin dute, eta inguramena errespetatzen duen laborantza lehenetsi beraz.
Hortakotz esperimentazio berri bat sortu da kantonamenduan : energia berriztagarriena, eta berezikiago LOHak (Landare-Oligo Hutsa). Bioerregai likido hori nahasketan edo gasolioaren ordain baliatua da. LOHak oliozkoetan dute jatorria (eguzki-lore, koltza, etabar.) eta, besteak beste, hiru manipulazio soiletatik landa bildu landare-hondar batzuen bidez proteinez bete hazkurri-osagarriaren ekoizpena ahalbidetzen dute beraz.
Oraino guti ezagutua, esperimentazio hori kantonamenduan 2006an sortu da, bi laborarien etxaldeetan : Jean-Paul Sallagoity (Koltzako oligoa) eta Felipe Maitia (Eguzki-lore).





