• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

EKONOMIA Ofizialeak

Frantzia osoan ofizialgintzak 3 milioi langile inguru biltzen ditu. Gaur egun sail horrek 10 000 lantegien muga gainditzen du Pirinio Atlantikoetan. Janarigintzan, bastimenduan, ekoizpen eta zerbitzuetan, ofizialgintzak aktibitate mota ainitz biltzen ditu eta toki berezi bat badu tokiko ekonomian. Ofizialgintzak, kantonamenduko lantegien kasik erdia biltzen ditu.

Ofizialgintzaren aitzinatze dinamika, Ipar Euskal Herrian, azkarra da (10 urtez +%13), nabarmentzen diren eta ekarpen haundia egiten duten 2 sailekin : bastimendua eta zerbitzuak. Ez da guti kondutan harturik ofizialgintzak Ipar Euskal Herriko herritar aktiboen %13a biltzen dituela. Sektorea enplegu sortzailea da.

> Lantegien aurkibidea behatu          s

 

Jende heineko Lantegiak

Beren aktibitateetako izaerak eta neurriak ditu ofizialgintzako lantegiak bereizten.

Gehienek, 10 jornalpeko baino gutiago enpleatzen dituzte eta ofizioen erreperterioan zerrendatu ekoizpen, transformatze, konpontze edo zerbitzu emaite aktibitate batetan ari izan behar dira. "Segida dretxoa"-ri esker, lantegiak ofiziale-enpresa jarraikitzen ahal dute 10 jornalpeko muga gainditurik ere baldin eta sortzean ez bazuten muga hori gainditzen.

Ofizialeak, egiten jakiteko gizon eta emazte batzu

Beren ofizioetan kalifikatuak, ofizialeak oroz gain aprendizgoaren bidez transmititu egiten jakite ainitzen jabe dira. Berezko lantegi buruak dira eta bakarrik edo beren ezkonlagunarekin, enpresaren ardura segurtatzen dute. Izpiritu bultzatzaile, berritzaile batekin lanean ari dira, kalitatearen xerka eta bezeroaren asetzea xede.

Diru-laguntzak

ORAC edo Merkatalgo eta Ofizialgintzaren Berregituratze Operazioak. Merkataritza, ofiziale eta zerbitzu sektoreetako berezko lantegi ttipiak berritzearen bidez tokiko ekonomia bultzatzea dute xede. Estatuak, eskualdeak, Herri Elkargoak, Europak eta ganbera kontsularrak elkartu dira gure departamenduko lantegien inbertitze indarra sustengatzeko.

 "ORAC" lurralde bakotxean, arduradun batek zure proiektua jarraikitzen du, argibideak eta kontseiluak ekartzen dizkizu eta zure diru-laguntza gorpuzteko laguntza ekartzen dizu.

Webgune huntan zure diru-laguntza galdea egiteko behar dituzun argibide guziak telekargatzen ahalko dituzu.

Erakundeak ofizialeen zerbitzuko

INDAR mintegia : Ipar Euskal Herri barnekaldeko proiektu ekarleak eta lantegiak sustengatzeko sistema bat da. INDAR zentroak tokiko lantegiak jarraikitzen ditu alor desberdinetan, bereziki :

  • Beharren diagnostiko eta identifikazioa
  • Partaidetzen xerkatzea
  • Proiektu garatzean laguntza
  • Finantzamendu xerkatzea
  • Elkartearen partaide guziekin interfaze rola

INDAR Lantegiak Laguntzeko Zentroa
Tel : 05 59 65 69 10
Fax : 05 59 65 69 12
E-mail : indar64(at)wanadoo.fr
Garapen ekonomiko agentea : Marc Oyhagaray

Ofizialeen ganberak ofizialeak kontseilatzen eta laguntzen ahal ditu. Ofizialgintza alorrean kalitatezko instalazioak bultzatzen ditu eta tokiko garapenean parte-hartzen ere. Bere betebeharra da :

  • Lantegien garapena jarraikitzea
  • Sortzaile - Jarraitzaileen laguntzea
  • Tokiko garapena helburu partaidetza bat lekuan jartzea tokiko elkargoekin.

Idazkaritza : Marie-Hélène ARITZIA, Danielle ROT
Tel : 05 59 55 82 63
E-mail : cmsde.bayonne(at)cm64.com
webgunea : http://www.cm64.com/zoom.asp
Garapen ekonomiko agenteak :
Rosa ALONSO : Sorkuntza, arte ofizioak, ingurumena...
Marc PLAZA : Sorkuntza, tokiko garapena, Ipar Euskal Herri barnekaldea, janarigintza, merkatal garapena
Charles MARTINEZ : Sorkuntza, transmisioa, diruztatzea
José-Luis LAZCANO : Sorkuntza, Baionaldearen jarraikitzea
Véronique LARROUY: Pressing eta egur sail programak, garapen teknologikoa, kalitatea eta segurtasuna
Nathalie MARTINEZ : Sorkuntza, Lantegien jarraitzea, sortzaile/jarraitzaile esperientzadunei zuzendu argibide bilkuren eta laguntza ikastaldien animazioa
Benoît DANDINE : Ingurumen programa (diagnostikoak, operazio kolektiboak eta kontseiluak)

Merkatal eta industria ganbera administratibo nortasuna duen Estatuaren erakunde publiko bat da. Estatutu horrek botere publikoen pareanbere eremuko dendarien, industrialarien eta zerbitzu emaileen interesak ordezkatzeko parada eskaintzen dio.

Diru-laguntza edo laguntza tekniko baten beharra baduzu ? Zuen beharrari egokitu dispositiboen deskribapena eskuragarri duzu eta hori kitorik.

Harremanetan jarri :
Patrice DOR
Tel. : 05.59.46.58.13 ou 06 30 52 19 49
Fax : 05 59 46 59 47
E-mail : p.dor(at)bayonne.cci.fr
webgunea : http://www.bayonne.cci.f

Beste esteka batzu Interneten

 
Asmatze eta obratze : Novaldi