Familia-Laguntza Kutxak (F.L.K) -Caisse d'Allocations Familiales- zure egoeraren arabera zure alokairua pagatzeko, zure lekualdaketa errexteko edo bizilekua hobetzeko laguntza bat ordaintzen ahal dizu.
Etxebizitza-laguntza : Alokairu bat pagatzen edo mailegu bat ordaintzen duzu. Zure diru-sartzeak xumeak dira. Zure adin, familiako eta lanbide egoera edozein izanik ere berdin zure bizileku nagusiarentzat laguntza baten eskuratzeko dretxoa duzu.
Etxebizitza-laguntza pertsonalizatua : Etxebizitza-laguntzaren kasuan bezalako baldintzak, alokairu bat ordaintzen baduzu eta zure bizilekua hitzarmen baten pean edo PAP, PAS, edo PC mailegu bat ordaintzen baduzu.
Lekualdatzeko saria : Zure 3. -edo gehiago- haurraren sortzea dela eta lekuz aldatzen zira. Edo bederen hiru haurren ardura duzu, azkenak 2 urte baino gutiago ditu eta lekuz aldatzen zira. Berdin saria eskuratzeko dretxoa duzu.
Unibertsitateko ikasle plantatzeko laguntza : Ikasle bekadun zira eta lehen aldikotz etxebizitza-laguntza bat eskuratzen duzu. Plantatzeko fresei buru egiteko, unibertsitateko ikasle plantatzeko laguntza bat emana izaiten ahal zauzu.
Bizilekua hobetzeko mailegua : Etxetiar edo jabe zira eta obrak egin nahi dituzu zure bizilekua hobetzeko. Zure familiako egoera eta diru-sartzeak edozein izanik ere, berdin mailegu bat eskuratzeko dretxoa duzu.
Xehetasun gehiagorentzat edo zure etxebizitza-laguntza kalkulatzeko, Familia-Laguntza Kutxaren hau da C.A.F.-aren web gunea bisitatu edo kontseilari batekin hitzordu bat hartu.





