« Goxo-Lekua » astialdi zentro elebiduna da. Eskola-bakantza guzietan -salbu eguberriz- idekia da 9:30etatik 17:30 arte ; Larzabaleko Oztibarreko Ikastolaren egoitzan bakantza ttipien denboran, eta Irisarriko eskola publikoan udan.
Zentroan proposatu aktibitateak anitzak dira eta Iholdiko kantonamenduko eta inguruetako 3-16 urteko haurrer zuzenduak dira.
« Goxo-Lekua » astialdi zentroa
Zerbitzutegi orokorra
64640 IHOLDI
Tel. : 05 59 37 66 65
Mugikorra : 06 73 73 70 16
Email : goxolekua
iholdi-oztibarre.com
Aktibitateak
Proposatu aktibitateak anitzak dira :
- Kanpoko eta kirol-aktibitateak
- Kultur-aktibitateak
- Esku-aktibitateak
- Igeriketa kurtsoak 6 urtedanik
- Udan egonaldi motz batzuen antolaketa
- Pistako eskia eta iraupen-eskia
- Ateraldiak : zinema, foot partidak, ureko parkea
- Etabar
Biltzea autobusez
Kantonamenduko herri guzietan biltze bat aitzinikusia da. Zure herriaren ordutegia atxemanen duzu telekargatzen ahal den pe honetako egitarauan.
Prezioak
Astialdi zentroaren prezio-sistema familia-kozientean oinarritua da. Hala prezioak zure irabazien araberakoak dira. Pe honetan telekargatzen ahal den egitarauan erreferentzia-taula atxemanen duzu.
* Egun bakotx euro bat karioago fakturatua da kantonamendukoak ez diren haurrentzat.
Zure Familia-Kozientea (FK) ez duzue ezagutzen ? :
Zure familia-kozientea ezagutzeko zutaz arduratzen den erakundea dei dezakezu : CAF, MSA zure hartzaile-zenbakiarekin.
Astialdi zentroak nolaz zure FK ezagutzen ahal du ?
Sistema orokorrean direnentzat, "cafpro" software baten bidez beti ere zure hartzaile-zenbakia emanez.
Ordainketa :
Bakantza garai bakotxatik landa faktura bat igorria da. Faktura Donapaleuko Zerga Etxeari ordaindu behar da. CAF eta MSA-ko laguntzak fakturatik zuzenki kenduak dira.
* ANCV bonuak (Agence Nationale pour les Chèques Vacances) onartuak dira.
Izen emaiteak
Zure haurra astialdi zentroan inskribatu nahi baduzu dosier bat bete eta izen emaiteen epea bukatu aitzin igorri behar duzu.
Egitaraua eta dosierra kantonamenduko lehen mailako eskoletan banatuak dira eta autobusetan kolegioko ikasleentzat bakantzak hasi aitzin. Zure haurrak egitaraua ez badu eskuratzen, pe honetan telekargatu dezakezu.
Dosierra beterik igorri beharko da :
- Postaz ondoko helbiderat :
“CLSH GOXO-LEKUA” Zerbitzutegi orokorra 64640 IHOLDI - Herri Elkargoaren bulegoan (Iholdiko zerga etxearen gainean) zuzenki utziz
Izen emaitearendako beharrezkoak diren dokumentuen zerrenda :
- Argibide-fitxa eta lotura egiteko osagarri-fitxa. Biak beteak eta izenpetuak.
- Bakantza programa osaturik : egunen ondoan diren laukiak bete
- CAF pasaportearen fotokopia bat edo MSA egiaztagiriarena familiak laguntzak eskuratzen baditu
- Baimen sinatuak
Astialdi zentroa iruditan :
10 urteen bideoa ikusteko, esteka huntan klik egin dezakezue :
http://goxo-lekua.euskalweb.fr











