• version fran├žaise
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

HERRI ELKARGOA

Aurkezpena

Iholdiko kantonamenduaren herrien arteko antolaketa, SIVOM batek kudeatua Herri elkargo bilakatu da 2004ko urtarrilaren lehenean.

Orotarat 13 herriek osatzen dute Iholdi-Oztibarreko Herri elkargoa. Nunbait han 3.700 bizilagun bizi dira bertan. Herri elkargoaren lehendakaria Cachenaut jauna da (Iholdiko auzapeza), Duranga (Irisarri axuanta), Olcomendy (Izura Asmeko auzapeza) eta Larramendy (Larzabaleko auzapeza) lehendakari orde direlarik.

Bere eskumen behartuak eskumen ekonomikoa eta espazioaren antolaketa dira. Hautuzko eskumenak baditu ere.

Amikuze, Baigorri-Garazi eta Iholdi-Oztibarreko Herri elkargoen artean lurralde proiektu bat bidean da Akitania eskualdearekin, Pirinio Atlantiko kontseilu orokorrarekin eta Estatuarekin laguntzak hitzartzea ahalbidetzen duen PCD edo Garapenerako Proiektu Kolektiboaren obratzeari esker. Dispositibo horren bitartez kultur, ekonomia, bizilaguner zuzendutako zerbitzu, laborantza, janari-industria, turismoa, oihangintza, etxebizitza eta bizi ingurua arloekin lotuak diren proiektuak diruztatuak izaiten ahal litaizke. Hautetsi, sozio-profesional eta sindikatu mistoek (azken hortan hiru lurraldeetako hautetsiek parte hartzen dutelarik) osatutako tokiko garapen kontseilu batek aitzin aipatutako sail desberdineko egitasmo horiek aztertzen ditu. Azterketatik landa, gidaritza batzorde batek proiektu horier zuzendu behar zaien laguntzak deliberatzen ditu.

 

Hiru lurraldeak hunkitzen dituen proiektu nagusienak dira :

  • Ikusgarri biziarendako proiektu kultural bat zehazten duen Baxe Nafarroko herri antzoki baten lekuan jartzea
  • Eskulangintzaren garapena laguntzen eta jarduera ekonomikoa bideratzen duen INDAR enpresa hazitegi baten lekuan jartzea
  • Lurraren kudeaketari buruzko gogoeta laborantza, jarduera ekonomiko, bizitoki eta basa gune sentikorren artean oreka bat xerkatuz : lan hori bururatua izanen da 2009 undarrean Euskal Herriko hirigintza agentziaren laguntzarekin eta baserri lurralde koherentziazko dokumentu horrek lagunduko gaitu hiru lurraldeetako herri ezberdinetan planifikazio dokumentuen lantzen.

Herri elkargoari buruzko xehetasun gehiagorentzat 05.59.37.66.65 zenbakirat dei dezakezu. Garapenerako Proiektu Kolektiboari (PCD) buruzko ekintzen berri ukaiteko Euskal Herriko hautetsien kontseiluaren webgunerat joaiten ahal zirezte.

 
Asmatze eta obratze : Novaldi