Arantsusi 72 bizilaguneko herri polit bat da. Bizilagun gehienak laborantzatik bizi dira.
Herri horren historiako aztarnak biziki zaharrak dira. Jutsiko mugan protohistorioko gaztelu bat aurkitzen da. Duela 3000 urte jada jendea bizi zen toki hortan. Eta duela jadanik 1000 urte Arantsusik, gainerateko zazpi herrien ondoan, Oztibarreko eskualdea osatzen duela. Hastapenean Tartaseko bizkonderriari lotua, gero Nafarroako erresumaren parte izan da. 1350eko erroldak 10 etxeren existentzia erregistratzen du eta egoile gehienak sagar, ogi edo olo ekoizle dira. Biduza erreka trebeskatzen duen zubi zaharra XVIII. mendean zaharberritua izan da eta egungo hilerriak guttigorabehera hogei bat hilarri aterbetzen ditu.
Arantsusik, Errepublikaren lehendakaria, Valéry Giscard d’Estaing jaunaren bisita ukan du 1976ko maiatzaren 27an.
Arhansus Arantsusi
- 64120 Arhansus
Tél : +33 (0)5 59 37 85 95
Fax : +33 (5)05 59 37 85 95
mairie.arhansus
wanadoo.fr
Horaires :
asteartea : 14 : 00 - 19 : 00








