Deskubritu
- Gaztelu protohistorikoa.
- Zubi zaharra XVIII. mendean zaharberritua.
- Hilarriak hilerri barnean.
Tokiko eskulangintza
Etxeko ardi gasna (Ossau-Irati), gerezi erreximenta eta sagarno ekoizpen artisaua.
Gastronomia
Zuzenezko saltzearen aurkibidean behatu
Mendi ibilaldiak
Naturazaleen plazerrarendako « Olatz » izendatua den tontor gainetik pasatzen den xenderatik Biduzako ibar osoa ikusten da, eta handik Lapurdiko kaskoak ageri dira ere. Lepoan, bidexka batek Gaztelusare kaskoraino (arrasto protohistorikoak) joan jin baten egitea ahalbidetzen du.
Herrirat heldu aitzin pista harriztatu baten gaineko jaustea oihanetan barna segitzen da. Kulturak gerizatzen dituzten hesi ainitzek alorren trebeskatzeko ateken baliatzea behartzen du. Horrek xehelen idekitze eta sustut heste beharra saihesten ditu.






