Oztibarreko herri ttipi eta lasai bat da, Oskaxeko lepoaren zolan kokatua, Larzabale eta Mauleren artean. Bere bazter pollit, sagarno famatu eta ospetsu bilakatu den herriko haur bati esker ezagutua da Donaixti.
Izen haundiko haur hori Michel Garicoits da. Donaixtin sortua, batzuek erraiten dute Euskal Herriko « azken saindua » dela. Kanbon bikario 1820 inguruan, filosofiako irakaslea, gero Bétharrameko (Biarnoa) seminario haundiko zuzendaria, « Bétharrameko Jesusen bihotz osoki sainduko » kongregazioaren sortzailea ordre horren kideak Hego Ameriketan irakasle edo misionest direlarik. Lourdes hirian ama birjinaren agerraldier buruz Elizak burutu inkestaren karietarat, Aturbeko (Tarbes) apezpikuak Soubirousko Bernadette igorriko dako 1858 urtean. Gero beatifikatua izan da 1923an eta kanonizatua 1947an. Urte guziz, agorrileko azken astezkenean, beila batek omentzen du.
Saint Just Ibarre Donaixti
Maire : Jean Pierre VIGNEAU
Bourg - 64120 Saint Just Ibarre
Tél : +33 (0)5 59 37 85 17
Fax : +33 (0)5 59 37 85 17
comstjustibarre
cdj-64.fr
Horaires :
Mardi de 15h à 19h
Jeudi de 9h à 12h
Samedi de 9h à 12h









