• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Iholdi Deskubritu

Tokiko ondarea

IHOLDIKO JAUREGIA

<//font>Baxe Nafarroko bihotzean kokatua, Iholdiko jauregia 17. mendeko arkitekturaren adibide polit bat da. Mende Haundiko prelatu noble baten egoitza, Olceko monsinoreren (Luis XIV eta Espainiako infantearen ezteiak benedikatu zituen apezpikua) eskutik familiako jauregiaren errausketen gainean eraikia izan dena 1664an. Barne dekoratu aberatsa, sabaiak frantses gisara, tximinei monumentalak, denborako altzariak. 17. ko kapera xarmangarriak eta bere erretaulak, eskaler haundiak eta bere sabaiak oroari itxura on bat emaiten diote.

Publikoari idekia arratsalde guziz 2etatik 6etara urriaren 31 arte. Prezioak : helduak 5,50 €, haurrak 6/12 urte 3 €.

 

 

ELIZA

<//font>

Eliza Erdi aroan eraikia izan da. Ateburuan 1605ko data agertzen da eta horrek salatzen du 17. mendean eraikina hainbat aldiz birmoldatua izan dela. Ateburuan bigarren data bat grabatua da atariaren pean : 1693. Eliza 20. mendean zaharberritua izan da.

Atari pean, oroitarri borobilak aspaldikoak dira, horietarik bat 1597koa da. Bataio harriak harri bloke batetan zulatuak dira. Hilerri hortan, gure herriari hain bereziak diren oroitarri biziki aurkitzen ditugu.

EIHERA

<//font>Herrian 7 errota existitzen ziren. Bat berriki zaharberritua izan da, erakustaldiak proposatuak dira.

UNIKOTEko HARPEAK

Cro-Magnon gizonaren arrastoak deskubrituak izan dira MICHEL irakasleak zuzendutako araketen karietarat.

Ibilaldiak

Iholdiko inguruetan ibilaldi frango atxemanen dituzue. Donapaleuko turismo bulegoak herriko eremuan deskubritzekoak diren oinezko zein zaldizko ibilaldien gidaliburu bat proposatzen du. 

 

Tokiko Eskulangintza

Urmargo gaineko pintura - FAVOREL Anderea 05 59 37 67 18

<//font>

 

 
Asmatze eta obratze : Novaldi