Irisarri : Eraikuntzen lehen aztarnak XII. mendekoak dira Ospitalea etxearekin, Jerusalemeko Xaneko ordrearen ospitale ospetsua, egungo egunean ondareari lotu gaiak erakusteko zentroa bilakatu dena eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak osoki zaharberritua, Xan Battitt eliza eta bere XII. mendeko otoitz-lekua, bere hilobi-lauzak arkupean, bere hirutasuneko erretaula, bere organoa, bere egurrezko galeriek bisita bat merezitu dute…Paleolitko aroko zernahi megalito 897 metrotan kokatzen den Baigura mendiaren kaskoan atxemaiten dira.
Mendi horrek herri guziari ur edangarria hornitzen dio bere 5 iturri naturaleri esker. Bizitokiak barreiatuak dira inguruetako herrietan bezala funtsean eta laborantza da nagusi sare ekonomiko zinez dinamiko batekin. Lehen mailako bi eskola 100 ikasle baino gehiagorekin, eskola publiko elebidun bat Frantsesa/Euskara eta eskola katoliko bat.
Elkarte sare arras bizia nazional mailan ari den eskubaloi talde batekin, euskal dantza kurtsoekin, pilota jokalari trebeekin…. Deskubritzeko herri bat !!! www.irissarry.com
Irissarry Irisarri
Auzapeza : Xavier LACOSTE
Herri barnea - 64780 Irissarry
Tél : +33 (0)5 59 37 60 46
Fax : +33 (0)5 59 37 98 26
mairie.irissarry
wanadoo.fr
Ordutegia :
Astelehenetik osteguna arte :
9:00 - 12:00 eta 14:00 - 16:00
Herritarrak : 850









