• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Izura-Azme Aurkezpena

Le village d'Ostabat

Xenderatik biderat, protohistoriako artzainen urratsak jarraikiz, erromatar batzu, iberiar penintsularantz doatzin hainbat tratulari eta lehenagoko eta egungo beilari batzu, Izura, Nafarroako ate historikoa da….

Erdi aroan, X. mendedanik, Izura herrixka inportante bat da milaka beilarien eta bidaiarien pasagune izanki. 1350 urtean, hamabost bat aterpe, hiru ospitale (Jondoni Antoni, Santa Kattalina, Jondoni Nikolas), eta hogei bat ostatu baziren. Nafarroaren konkista eta berreskuratze gerla batzuetatik landa kiskalia, Izurak Henri IVen gandik hiriberri bat eraikitzeko baimena ardietsi zuen.

Erdi aroadanik zinezko geldialdi hiria, Izurak ibiltarier zuzendu zerbitzu batzu garatzen ditu, izan dizten lagun, tratulari, soldadu, beilari… Horietarik batzu gau bat edo beste hirian berean pasatzen dituzte Pirinioak atakatu aitzin. Lekuan berean ostatu ta aterpe, denda, ofiziale… eskura dituzte.

Aymeri Picaudren (12. Mendea) liburuxka lekuko Frantziako eta Nafarroako erregearen, Henri IVen eskutitz patenteek konfirmatzen dute Izura salerosketa leku inportantea zela. Azken hauek hiriari urtean bi aldiz merkatu bat antolatzeko abantaila utzi zion. Merkatu estalia garai hartan eraikia izanen da. Memento hartan « Erresumako salerosketa arloan eta pasa leku gisa hiri nagusia » bezala ikusia zen. (“Ostabat, Chemins à suivre et chemin à vivre” liburuxkatik ateratua).

Izura herria Azmekin bildu da 1841 urtean.  

 

 

 

 

Le Château de Latxague à OstabatOstabat : HaranbeltzOstabat : Porte au Château Latxague

Ostabat-Asme Izura-Asme

Herri barnea - 64120 Ostabat-Asme

Tél : +33 (0)5 59 37 83 93
Fax : +33 (0)5 59 37 83 93
ComOstabatAsme(at)cdg-64.fr

Ordutegia :

Astelehena : 14:00 - 18:00

Astezkena : 9:00 - 18:00

Hedadura : 1 526 ha
Herritarrak : 195
< Lurraldearen karta
 
Asmatze eta obratze : Novaldi