• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Izura-Azme Deskubritu

Tokiko ondarea

Herria bere karrika ttipiekin, bere etxeak, bere ateburuak

Hiri berri bat da, aspaldian harresiz inguratua. "Ostabat, Chemins à suivre et Chemin à vivre » liburutik ateratu pe hortako kartan ikusten ahal duzuen bezala : peko hiria Ospitaliaren (ospital zaharra) inguruan altxatu da ; eta gero iparraldeago, merkatu eta feriekin, hiri modernoa.

 

 

Pees de Latsaga familiaren gaztelua

Pees de Latsaga familia Nafarroako ospetsuenetariko bat da. Pees de Latsagak gurutzada egin zuen Saint-Louis eta Thibaut (13. mendea), Nafarroako erregea lagun zituela. Tratulari ona omen zen eta aferak Pirinioetako bi aldeetan garatu zituen (Izurako gidatik ateratua).

Priore horren arrastoak 12. mendean atxemaiten dira "Hospitale Sancti Nicolai de Arambels" izen pean. Oinez Izuratik oren bat behar da priorerat heltzeko. Erdi aroan garatze bidean zen arkitektura erromanikoaren ohizko eraikin bat da. Denbora hartan erlijioso-ordreek beilarien errezibitze ohitura bat abiatzen eta antolatzen dute. Bere izena topografiari lotua da "Aran" eta "Beltz" hitzez osatua baita. "Aran beltz bat" aipatzen du beraz. Beilariaren heltzea asmatzen ahal dugu, leher egina eta etapa akigarri hortatik landa (otxoz, hartzaz eta ohoinez bete oihan lanjerosa eta trinko bat trebeskaturik) lasaitua. Ospitale priore hori, Konpostelako bidean usu ohoratua den Bariko Nikolas Sainduari, bidaiarien patroi eta beilarien zaindari, eskainia da (gidatik ateratua).

Euskal historian donatusak nabarmentzen dira. Donatusek prioreari eta ospitaleari eskaintzen ziren bai eta ere boto ttipiagoekin engaiatzen : obedientzia, behartasuna eta alarguntza kasuetan kastitatea. Haien engaiamenduen karietarat, priore pean obratzen zuten Donatusek beilarien zerbitzuko jartzen ziren. Haranbeltz eta Utxiatek erdi aroko priore eta ospitale garrantzitsuak aterpetu dituzte. Haien antolakuntza Donatusen gainean oinarritzen zen.

Haranbeltzeko ospitalearen hestetik landa, Luis XVIek manaturik 1784ean, lau Donatus familiek kaperaren jabe ezarri dira eta belaunaldiz belaunaldi kaperaz axolatu. Egungo egunean haien ondokoak kaperaren auzo etxeetan bizi dira oraino. Kaperaren jabekide, mantenua elgarrekin segurtatzen dute.


Premuak zuen segida hartzen, Baxe Nafarroko etxe nobletan bezala, eta, mutikorik ez zenean alabak donatus karga bere senarrari segurtatzen zion. Etxeko andereek aldizka bastimendua eta kultuko gauzak garbirik atxikitzea arduratzen dira.

Donatus

http://www.iholdi-oztibarre.com/index.php?eID=tx_cms_showpic&file=uploads%2Fpics%2Fostabat-eglise-fronton.jpg&width=800m&height=600m&bodyTag=%3Cbody%20style%3D%22margin%3A0%3B%20background%3A%23fff%3B%22%3E&wrap=%3Ca%20href%3D%22javascript%3Aclose%28%29%3B%22%3E%20%7C%20%3C%2Fa%3E&md5=ccbdafb5cfdd75e5fdcdee2a49b83070/tthePicture

familia bateko etxebizitza batek XVIII. mendeko haien etxearen inskripzio bat badu bere aitzinaldean nun markatua den etxea 984ean eraikia izan dela eta 1786ean berriz altxatua, Baxe Nafarroan ospitale eta Donatusen kentzetik bi urte berantago.

Jondoni Jan-Battitt eliza

Izura Jondoni Jakobeko 3 bide haundien bidegurutzea da : Tours, Vézelay eta Puy-en-Velay. Sartaldeko hiru bideek Pirinioak Ibañetako lepotik pasatuz zeharkatzen zituzten, Arles-ko sortaldeko bideak Somport lepoa hartzen zuelarik ; bi bideak Espainian gurutzatzen ziren Gares (Puente-la-Reina) hirian.

Frantziako Jondoni Jakobeko bideen ikerlan nazional batek beilarekin zerikusia duten 800 bat ondasun identifikatu dituzte eta horien artean Jondoni Jan-Battitt eliza.

<//font>

 

Hiru bideen bil tokia

 

Christiane Giraud-ren zizel lan biziki ederra : bidaiari guzien gogoan gelditzen den mugarria, Bisigodo, tratulari, beilari, Erromatarrak, bai eta ere milurteetan bide hori baliatu duten pertsona guziek...

Gidaliburua « Ostabat, Chemins à suivre et Chemin à vivre »

<//font>

Herriaren historioa kondatzen duen liburuxka, bainan ere kultura eta tokiko ondare guzia : Izura, Jondoni Jakobeko bideak, oihanaren baliatzea, Haranbeltzeko kapera, euskal mitologia, etxea, hilen kultua...

Liburuxka hori eskuragarri eta salgai da (6€) Haize Berri kultur etxean.

 

 

Ibilaldiak

Izurako basotik 2 ibilbide, ibilbide 1 Latsagako gaztelutik

Ibilaldi planoa telekargatu ( 1.2 Mb)

 
Asmatze eta obratze : Novaldi