Oztibarreko herrixka xarmangarria, Larzabale eta Donapauleren artean kokatua, Arruetik Pagolaraino doan Jondoni jakue erromesbidearen bigarren mailako bide bat da. Erromesbide nagusitik bi kilometrotara kokatzen da herria, Izura herritik hurbil, hiru erromesbide nagusien bateratze puntua.
Judsue edo Yutssue izenarekin ezagutua, izurriak herria jo zuen 1364an.
Behin baino gehiagotan Akizeko apezpikuaren bikario orokorraren egoitza izan da Amikuze eta Oztibarre eskualdeendako (Akizeko elizbarrutiaren parte ziren iraultza arte). Bere eliza, ospitale zaharra egungo egunean apez etxea bilakatu dena, eta buru zizelkatuak dituen gurutze paregabeak Jutsiren historiaren lekuko dira. Erdi aroan 13 etxe kontatzen ziren, eta 1364an 11 kontatzen ziren. Aipatuenak ziren : Aguerrea, Barraitz, Etxeberria, Haristoya, Hita, Iriart, Larregaraya, Larrondo, Neguelourat.
Arbidea, Larramendia, Oxobia, Sarhia etxe nobleak dira. Sala etxea Santa-Engraziako XVII. Mendean kaperaduna zena etxe noblea edo jauregia zitakeen.
Juxue Jutsi
Auzapeza : Jean Michel IRUME
- 64120 Juxue
Tél : +33 (0)5 59 37 80 49
Fax : +33 (0)5 59 37 80 49
mairie.juxue
wanadoo.fr
Ordutegia :
Asteazkena eta ostirala : 9:00 - 12:00
Herritarrak : 224









