• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Jutsi Aurkezpena

Le bourg de Juxue

Oztibarreko herrixka xarmangarria, Larzabale eta Donapauleren artean kokatua, Arruetik Pagolaraino doan Jondoni jakue erromesbidearen bigarren mailako bide bat da. Erromesbide nagusitik bi kilometrotara  kokatzen da herria, Izura herritik hurbil, hiru erromesbide nagusien bateratze puntua.

Judsue edo Yutssue izenarekin ezagutua, izurriak herria jo zuen 1364an.

 Behin baino gehiagotan Akizeko apezpikuaren bikario orokorraren egoitza izan da Amikuze eta Oztibarre eskualdeendako (Akizeko elizbarrutiaren parte ziren iraultza arte). Bere eliza, ospitale zaharra egungo egunean apez etxea bilakatu dena, eta buru zizelkatuak dituen gurutze paregabeak Jutsiren historiaren lekuko dira. Erdi aroan 13 etxe kontatzen ziren, eta 1364an 11 kontatzen ziren. Aipatuenak ziren : Aguerrea, Barraitz, Etxeberria, Haristoya, Hita, Iriart, Larregaraya, Larrondo, Neguelourat.

Arbidea, Larramendia, Oxobia, Sarhia etxe nobleak dira. Sala etxea Santa-Engraziako XVII. Mendean kaperaduna zena etxe noblea edo jauregia zitakeen.

La croix de JuxueUne ferme à JuxueJuxue

Juxue Jutsi

- 64120 Juxue

Tél : +33 (0)5 59 37 80 49
Fax : +33 (0)5 59 37 80 49
mairie.juxue(at)wanadoo.fr

Ordutegia :

Asteazkena eta ostirala : 9:00 - 12:00

Hedadura : 1 517 ha
Herritarrak : 224
< Lurraldearen karta
 
Asmatze eta obratze : Novaldi