• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Landibarre Aurkezpena

Village de Lantabat

Landibarre mendiarte oihantsuetan kokatua den herri xume eta polit bat da. Landibarreko ibarra lehenagoko lau parrokien menpe da : Behaune, Jondoni Martirene, Jondoni Estebe, Azkonbegiko Jondoni Xipri.

Behauneko Jondoni Petri Lehuntzeko prémontréskoen menpe zen. Behauneko apezetxea, lehenagoko priorea, marka 1722.

Haranburu Jondoni Esteben sortu zen, le Borgne izengoitiarekin ezagutua, Henri IV. mutil-laguna. 

Ibar hori, Behotegi errekatik hurbil, Iparlatze, urtzotegi lepoen eta Hoxa handiaren pean kokatzen da.

Landibarretik, Pirinioak eta Baxe Nafarroko bazterrak ikus daiteke.

Jondoni Jakobeko beilari ainitzek Iparlatzeko lepoa trebeskatzen dute. Haranbeltzeko kaperarat eramaiten du eta urrunago Zoihartz.

Urtzotegietako lepoa Iparlatze bezain famatua bere ikuspegiendako, tokiko ihizitako leku estrategiko bat da. Lepo hori 337 metroko goratasunean da, Landibarre, Suhuskune eta Ainiza Monjeloseren juntan.

 

Village de Lantabat

Lantabat Landibarre

- 64640 Lantabat

Tél : +33 (0)5 59 37 66 44
Fax : +33 (0)5 59 37 66 44
mairie.lantabat(at)wanadoo.fr

Ordutegia :

Mardi de 9h à 12h

Jeudi de 14h à 18 h

Hedadura : 2 886 ha
Herritarrak : 306
< Lurraldearen karta
 
Asmatze eta obratze : Novaldi