• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Landibarre Deskubritu

Tokiko ondarea

Haranburuko etxe gotortua

Zelai eta harresi protohistoriko gotortuak.

Behauneko eliza :

Jondoni Martireneko eliza :

Jondoni Estebeko eliza :

Azkonbegiko kapera eta euskal hilerria** (sailkatua) : ezkila dorrea Pignon gisara, altzariak, Jondoni xipriko erdi aroko estatua, XVII. prozesioko gurutzea. Hilerrian nafar gurutze eta oroitarri batzuk eta horietarik bat 1552koa da.

GURE BAZTERRAK

hilharri lauzak, oroitarri, arkupeko leihoburu, bataiarri, giltzarri. oroitarri borobilak eta Nafar gurutzeakoroitarri borobilak. 1648ko bidegurutzeko gurutzea euskarazko eta latinezko markekin. Hainbat murru lerro.

Ibilaldia

Urtzotegi eta Iparlatzeko lepoen pean zirezte. Ibilaldi pollit batzu zuen beha dira….

 

 

Ehiza-sare eta urtzo ehiza

Ehiza metodo horren jatorria aski iluna da. Kondatzen da Ibañetaldean artzain batek bere buru gainean urtzo hegaldi bat pasatzen ikustean haien direkzionean harri xuri bat igorri zuela. Ondorioa berehalakoa izan zen eta urtzoek harria belatz batendako hartuz bat batean lepoa trebeskatu zuten egin ahala zolatik hurbil pasatuz. Artzain horrek gauza errepikatu zuen eta ondorioa berdina izan zen.

Libertitzeko segitu zuen. Ikuskizuna hurbiletik jarraiki zuen abadiako fraide batek ideia bat ukan zuen : xoriak pasatzen diren tokian hots lepoaren erdian sare bertikal batzu altxatu…. ehiza-sareak sortuak ziren.

Laster hobekitze teknikoak eginak izan ziren : xuriz tindatu egurrezko paleta batzuek harria ordezkatu zuten, hegaldia sareer buruz bideratzea xedearekin ibar sahetsetan gizon batzu ezarriak izan ziren oihuka eta oihal xuri batzu inarros dezaten (xatar),oihanean zilatze batzu utziak izan ziren urtzoak eskapatzeko aterabide bat bazela pentsa dadin.

Baliatu sareak, kostaldeko marinelek hariztatuak eta ehunduak, hastapenean kalamuz ziren. Pizuak eta mugi gaitzak ziren egun bustietan bainan haizeari erresistentzia gutti eskaintzen zuten. Denborarekin kaiola itxurako (lehen sareari tripa bat uzten zioten hegaldia bertan sar dadin) nylonezko sareak agertu dira. Orain zinez arinago dira, mugi errexagoak harrapatzeak errekuperatzeko eta altxatzeko, bainan eragozpen ttipi batzu dituzte : nylonak eguzkian dir dir egiten du, eta arinago, erresistentzia gehiago eskaintzen dute eta beraz itsas-haize egunetan gehiago mugitzen dira, urtzoak hori errexki detektatzen du, eta errexki saihesten ditu.

Ipar-ekialdeari itzulia, urtzotegiak bost sare-kaiolaz eta sare altxatu batez hornituak dira : hamabi ihiztari 7 abatari eta 5 saretzaile haien paletekin aktibatzen dira.

"Ihiza presparatze egunekin eta desegite egunekin, sasoinak 50 egun irauten du hamabi ihiztarien egun guziko presentziarekin. Horrek sei ehun ihiza egun egiten ditu 1340 xori harrapatuendako. Azken hogei urteetan, LANDIBARREKO sareetako ihiztari batek bana beste 2,25 urtzo harrapatzen ditu ihiza egunka.

« La Palombe et ses chasses » tik ateratua - Pierre Verdet - Jésus Veiga

 

 

 
Asmatze eta obratze : Novaldi