• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Larzabale Aurkezpena

Larceveau : paysage

Larzabale 408 bizilaguneko herri bat da Oztibarreko (Baxe Nafarroko ibar ttipia) bihotzean kokatua. Alde batean, Landibarretik hegorat, Oztibarre pasatze leku zahar bat da Garaziko lepoen norabidean nun XVIII. mendeko intendenteek Ipar Euskal Herriko bide zuzen zuzen bakarra obraarazi zuten Larzabale trebeskatuz. Larzabaleko herriaren historiak Jondoni Jakobeko erromesbidearekin lotura hertsia du. Oztibarre ez da hortan bahatzen Arbailetan barna sartzen baita eta herri guzia Larzabaletik hego ekialderantz, Biduzeko arroiletan eta oihanbeltzan pasatuz,  zinez menditsua bilakatzen delako ibar zabal maldatsuekin.

Lehenagoko hiru parropien bateratze batetarik sortu da Larzabale Arroze Zibitze herria. Zibitzen Oxkaseko lepoan kokatua, Oztibarreko Biltzarra biltzen zen herriko aferen tratatzeko.

 Utziateko auzoa, Donibane Garaziko bidean, zenbait etxez -Magdalena ospitaleko prioreko

Donaten etxeen herentzia- osatua da. Bideak ospitaleko formakuntza bereizi zuen : mendebaldean, prioreko etxea erromaniko eliza kontra zuela, hilerri utzia eta berriki zaharberritu eihera  ; Ekialdean ospitale hestean, 1784 urtean, haien kargutik kendu Donaten azken etxeak. Ospitaleak 1199tik goiti beilariak eta Nafar estatuen biltzarrak aterpetu zituen. 1343. Urtean 23 pertsona kondatzen zituen eta horietarik zazpi serora eta Donat batzuen hiru emazte. Kapituluak hiru donat fraide hautatzen  zituen : ospitaleko bat, konpontzaile bat eta diruzain bat. Herritarren, mutil/neskatto eta behartsuen artean urteko janaria banatzen zuten. “Donats” horiek ardura bihotz oneko langile kartsuenak ziren. Kristoari “emaiten” den laikoak ziren, agiantza batzu eginez : pobrezia, obedientzia, kastitatea (alarguntza kasuetan bakarrik).

Hastapenean Larzabaleko herri barnea hiri berri bat zen Jondoni Jakobeko bidean eraikia. Izuratik Donibane Garazirat etortzen ziren beilarientzat bortxaz hortik pasatu behar zen. Herri barnea erlijio gerlen biktima izan da eta sute batek kiskali du osoki XVI. mendean.

Hirigune berria orduan berriz eraiki da intendenteen eta Xiberoarantzeko bideen bidegurutzean. Egungo egunean kokapen horrek (Donapaleu, Donibane Garazi eta Xiberoko -Oxkaseko lepotik-bidegurutzean) Larzabaleko herri barneari abantail bat emaiten dio. Garatu da eta Baxe Nafarroa zeharkatzeko zein Xiberoa juntatzeko bortxazko pasaia leku bilakatu da. Kokapen horrek autobusen eta bisitarien geldialdi estimatua izaitea ahalbidetu dio Larzabaleri. Gainera bisitariek bertan kalitatezko errezibitzea atxemaiten dute.  Herri barneak denda eta zerbitzu sorta zabal bat eskaintzen die herritarrer, Oztibartarrer bai eta ere bisitarier.

Herriaren erakargarritasuna atxikitzeko baita ere hobetzeko xedearekin proiektu desberdin batzu bidean dira. Larzabale, harribitxi-lantzaile ainitzez osatu leku batetan kokatua denez, herriak, Lauburu elkartearekin batera, harriari zuzendu animazio leku bat zein euskal hilobi-artearen interpretazio zentroa sortu ditu.

 

 

 

 

Larceveau Larzabale

Auzapeza : Jules LARRAMENDY

Herri barnea - 64120 Larceveau

Tél : +33 (0)5 59 37 81 92
Fax : +33 (0)5 59 37 81 92
ComLarceveau(at)cdg-64.fr

Ordutegia :

- Astelehena : 10:00 - 12:00 & 14:00 - 17:00

- Asteazkena : 10:00 - 12:00 & 15:00 - 18:00

- Osteguna :10:00 - 12:00

- Ostirala : 10:00 - 12:00 & 14:00 - 17:00

 

Hedadura : 1 808 ha
Herritarrak : 408
< Lurraldearen karta

 
Asmatze eta obratze : Novaldi