• version française
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Suhuskune Aurkezpena

Suhescun : vue générale

Herri hori Iholdiko kantonamenduan, Baxe Nafarroan kokatzen da. Iholdi iparraldean, Landibarre eta Ainiza Monjolose sortaldean, Irisarri sartaldean eta Jatsu hegoan dira  bere herri mugakideak.

Hazparne eta D. Garazi lotzen dituen zehar-bidetik hurbil, suhuskunetik urzotegietako lepora heltzen ahal da bide bihurgunetsu bat hartuz. Lepotik landa bidea segituz Landibarre herrirat ailegatzen gira. Bere izenak salatzen duen bezala, urzo ainitz pasatzen dira leku hortatik eta sare haundi batzu lagun (ehiza-sare deituak) arrapatzen ahal dira.

Suhuskune Donibane Garaziko kantonamenduaren barne ez den Garaziko herri bakarra da bainan Garaziko sindikatuaren partaide eta sindikatuaren ondasunen jabekidea da.

Suhuskuneko infantzoiak 1388an aipatuak dira eta, erdi aroadanik, hainbat etxe zerrendatuak  ere : Kurutxeta, Etxartea, Etxeberria, Aldabe, Larranda, Uhartea.

Sala edo Suhuskuneko etxe noblea Estatuetan sartzea zuena, XVI. mendekoa da : zati gotikoak (elizate, murru bai eta ere erretaula koloreaniztun bat) atxikitzen dituen elizaren ondoan kokatzen da.

Salaren ondoan kokatua den bidegurutze bat buru estilizatu batzuez apaindua da. Leku hori bere osotasunean paregabea da.

1924an, Suhuskuneko hilerrian dozena bat harri borobil baziren. Ardureneko motiboak Salomonen marka, 6 adarreko izarra, 4 edo 6 adarreko gurutze zangoztua ziren.

 

 

 

 

La croix de SuhescunLinteau de Jauregia à Suhescun

Suhescun Suhuskune

Herri barnea - 64780 Suhescun

Tél : +33 (0)5 59 37 66 52
Fax : +33 (0)5 59 37 66 52
mairie.suhescun(at)wanadoo.fr

Ordutegia :

Asteartea 8:00 - 12:30 & 13:30 - 17:30

Ostirala 8:00 - 12:30

Hedadura : 1 200 ha
Herritarrak : 188
< Lurraldearen karta
 
Asmatze eta obratze : Novaldi