Herri hori Iholdiko kantonamenduan, Baxe Nafarroan kokatzen da. Iholdi iparraldean, Landibarre eta Ainiza Monjolose sortaldean, Irisarri sartaldean eta Jatsu hegoan dira bere herri mugakideak.
Hazparne eta D. Garazi lotzen dituen zehar-bidetik hurbil, suhuskunetik urzotegietako lepora heltzen ahal da bide bihurgunetsu bat hartuz. Lepotik landa bidea segituz Landibarre herrirat ailegatzen gira. Bere izenak salatzen duen bezala, urzo ainitz pasatzen dira leku hortatik eta sare haundi batzu lagun (ehiza-sare deituak) arrapatzen ahal dira.
Suhuskune Donibane Garaziko kantonamenduaren barne ez den Garaziko herri bakarra da bainan Garaziko sindikatuaren partaide eta sindikatuaren ondasunen jabekidea da.
Suhuskuneko infantzoiak 1388an aipatuak dira eta, erdi aroadanik, hainbat etxe zerrendatuak ere : Kurutxeta, Etxartea, Etxeberria, Aldabe, Larranda, Uhartea.
Sala edo Suhuskuneko etxe noblea Estatuetan sartzea zuena, XVI. mendekoa da : zati gotikoak (elizate, murru bai eta ere erretaula koloreaniztun bat) atxikitzen dituen elizaren ondoan kokatzen da.
Salaren ondoan kokatua den bidegurutze bat buru estilizatu batzuez apaindua da. Leku hori bere osotasunean paregabea da.
1924an, Suhuskuneko hilerrian dozena bat harri borobil baziren. Ardureneko motiboak Salomonen marka, 6 adarreko izarra, 4 edo 6 adarreko gurutze zangoztua ziren.
Suhescun Suhuskune
Auzapeza : René ETCHEMENDY
- 64780 Suhescun
Tél : +33 (0)5 59 37 66 52
Fax : +33 (0)5 59 37 66 52
mairie.suhescun
wanadoo.fr
Ordutegia :
Asteartea 8:00 - 12:00 et 14:00 - 17:00
Ostirala 8:00 - 12:00
Herritarrak : 205








