Hirigintza : Lurralde eskema baten lantzea
Baxe Nafarroako sindikatu mistoa, Atlantique & Pyrénées hirigintza agentziaren laguntzarekin, PCDko lanetatik landa, Lurralde eskema baten lantzen hasia da.
2008an, eremuaren urbanizatze ez menperatu batekin lotu liskarren diagnostiko zabal bat eramana izan da. Diagnostiko horren elementuak Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoaren baitan plazaratuak izan dira eta Sindikatu Mistoak gaiaren inguruan bilkurak antolatu ditu.
Diagnostiko hori ( 647 Kb) hemen laburbildua da eta lurralde eskemak jokoan diren gauza nagusier ihardetsi beharko du.
Euskal Herriko mendi hitzarmena
Euskal mendia erakargarria izanki, gero eta gehiago, mendiak funtzio anitz betetzen ditu (artzain-aktibitateak, turismoari eta astialdiari lotu aktibitateak). Egoera hori aberastasun bainan ere liskar eta betebehar iturri da.
Euskal Herriko Garapen Kontseiluak abiatu duen gogoetaldi eta elkar aditze lan baten karietarat 200 tokiko eragile inguru bildu dira. Lan horrek ikuspegi zientifikoak eta teknikoak biltzea, ideiak parekatzea, eta bortuaren geroaz eztabaidatzea ahalbidetu du. Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoa lan hortan engaiatu da eta Euskal Herriko Mendi Hitzarmena (2008an) eraikitzean parte-hartu du. Aurten hitzarmeneko 8 xedeetan oinarritu Leader programa ( 5.1 Mb)-ren lekuan jartzearen denbora jin da.





