Pack Euskara ekimenaren bigarren zatia abian 04.07.11
Euskararen transmisioa bultzatzeko helburuarekin Pack Euskara ekimenaren bigarren zatia abian jarri dugu. Baxenabarreko buraso berrier zuzendu sentsibilizazio kanpaina hori martxan jarri dugunetik 600 ale inguru eskaini dira :
-400 Pack Euskara I, 2009 eta 2010 urteetan sortu haur berrien burasoek eskuratu dituztenak,
-200 Pack Euskara II, 2009 urtean sortu haur berrien burasoek eskuratu berri dituztenak.
PACK EUSKARA EKIMENA
Sentsibilizazio kanpainaren helburuak eta mamia
Kanpainak bi zati ditu :
- Pack Euskara I
Euskararen familia transmisioa bultzatzeko xedearekin haur sortu berrien burasoer gutun-azal bat igortzen diegu ondoko osagaiekin : « Goresmenak ! » izendatu liburuxka bat euskara familian transmititzeko aholkuekin, elder oihal bat, sehaska eta haur kantuz konposatu CD bat. - Pack Euskara II
Eskola bidezko euskararen transmisioa bultzatzeko xedearekin 1,5 eta 2,5 urte arteko haurren burasoer gutun-azal bat igortzen diegu ondoko osagaiekin : « Euskara eskolan, ttantto bat gehiago zure haurrarentzat » izendatu liburuxka bat irakaskuntza elebiduna aurkezteko bai eta ere Gatu ttipi galdua (albuma + CDa), Flammarion argitaletxeko Petit chat perdu albumaren euskarazko egokitzapena, IKASek eginik.
Jadanik 600 igortze
Sentsibilizazio kanpainaren lehen zatia abiatu zenetik hau da 2009ko irailaren hastapenean Pack Euskara I-en lehen aleak banatu zirenetik 600 ale inguru eskaini dira :
-400 Pack Euskara I, 2009 eta 2010 urteetan sortu haur berrien burasoek eskuratu dituztenak,
-200 Pack Euskara II, 2009 urtean sortu haur berrien burasoek eskuratu berri dituztenak.
Hemendik goiti urtero 400 igortze
Hemendik goiti urtero 400 bat Pack Euskara banatuko dira :
-200 Pack Euskara I, urtean bi igortze eginez (urte hastapenean eta eskola sartzean),
-200 Pack Euskara II, urtean igortze bakar bat eginez (otsaila/martxoan).
Telekargatu






