Errezibitze-egitura eta zerbitzu arloetan lurraldeak hautu zabal bat eskaintzen du. Egitura eta zerbitzu horien berri ukaitea interesgarria da. Gauzak argiago izan daitezen sail hunek denak zerrendatzen ditu.
Zerbitzu publikoak
Zerbitzutegi orokorra / Iholdiko zerbitzu informazio gunea
Iholdin, zerbitzutegi orokorrak Herri Elkargoa eta bere zerbitzu desberdinak (Spanc, Astialdi Zentroa, Zibergunea) bai eta ere bulego partekatuetan segurtatu permanentziak aterpetzen ditu (Laborantza Mutualitate Soziala edo MSA, Laborantza Ganbara, erretreta-kutxa, zerbitzu sozialak...).
Bastimenduko peko estaian zerga-etxea eta saltegi orokor bat kokatzen dira (janari-denda, prentsagunea, turismo bulegoko adar bat, paketegunea, gas biltegia...).
Spanc : Saneamendu ez kolektiboaren zerbitzua
Saneamendu ez kolektiboaren arloan kontseiluak emaiten dituen zerbitzu bat da. Spanc-a saneamendu-dispositibo ez kolektibo berri ala arraberrituen asmatze eta obratzea kontrolatzeaz bai eta ere existitzen diren instalazioen funtzionatze eta mantenu onaren aldizkako kontrolatzeaz arduratzen da. > Xehetasun gehiagorentzat
Zibergunea
Tresneria informatikoa baliatu nahi duen, edo Interneten konektatu nahi duen edozein pertsonari idekia den multimedia espazioa. Urte guzian barna hasiberrientzat deskubritze eta iniziazio kurtsoak proposatuak dira. > Xehetasun gehiagorentzat
Mediateka Irisarrin eta Ospitalia Ondare Hezkuntzarako Zentroa
Ondare Hezkuntzarako Zentroa Kontseilu Orokorraren iniziatiba bat da. Zentroan zerbitzu desberdin batzu atxemanen dituzue, besteak beste : Mediateka, Iholdiko zibergunearen adar bat eta erakusketa eta animazio desberdin batzu. Mediatekak liburu eta entzunezko CD batzuen mailegua bai eta ere multimedia espazio bat proposatzen ditu > Xehetasun gehiagorentzat
Pertsona elbarrituen aldeko ekipamenduak
Larzabalen Bizideki zentroak 27 egoiliar aterpetzen ditu.
Bunuzen bizi-zentro bat altxatzeko proiektua bidean da.
Pertsona adindunen aldeko ekipamenduak
Lehen haurtzaroaren aldeko ekipamenduak
Lehen haurtzaroaren aldeko ekipamenduen arloan, Iholdiko lurraldeak noizean behinko haurtzaindegi ibiltari (Ttipientzat, 12 leku) bat badu.
Horrez gain azpimarratu behar da kantonamendu osoan barreiatu ama-laguntzaile frango badirela.
Gazteriaren aldeko ekipamenduak
Edozein eskola-bakantzetan (salbu Eguberriz) 6-16 urteko haurrak 9:30tik 17:30 arte errezibitzen dituen astialdi zentro bat atxemanen duzue kantonamenduan. Kantonamenduko herri guzietan biltze bat antolatua da (autobusez).
http://www.taxi-ostibarret.fr/
Xehetasun gehiagorentzat eta pertsonei zuzendu zerbitzu alorrean argibide baliagarriak ardiesteko gobernuaren webgunea bisita dezakezue
N° Indigo : 0 820 00 23 78 (0,12€ ZGB/mn)





