• Euskaraz
  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminiuer la taille du texte

Le collège Manex Erdozaintzi-Etxart Le Collège Manex Erdozaintzi-Etxart

< carte des établissements scolaires

Kolegioaren eta Ikastolaren ikasleek beren euskarazko eskolaldia baldintza onenetan jarraikitzen ahal dute, etxetik hurbil. Osagarriak diren bi egiturek haurrer beren eskolaldia Larzabalen berean segitzea ama-eskolatik hirugarrena arte ahalbidetuko diete.

Oztibarre

Oztibarre, Baxe Nafarroako eskualdea, Arhantsusi, Bunuze, Hozta, Ibarla, Jutsi, Larzabale-Arroze-Zibitze, Izura-Azme eta Donaixti-Ibarre herriez osatua da

Seaska/ Ikastola

Ikastolako irakaskuntza-hizkuntza euskara da. Murgiltze sisteman oinarritua, Ikastolak haurrer euskara ikasteko parada eskaini nahi die. 1969a geroztik, SEASKA-k urtero ikastola berriak idekitzen ditu. Euskal Herriko Ikastola guziak, 24 orotara eta horietatik lizeo bat eta hiru kolegio, SEASKA-ko federazioaren bazkide dira. Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak ikastolak ezagutzen eta onartzen ditu. Ikastolek 2500 ikasle inguru eskolatzen dituzte ama-eskolatik batxilergo-aitzineko urtea arte.

Euskara, denen ontasuna…

Oztibarreko olerkariak, Manex Erdozaintzi-Etxartek, bere obren bidez euskarakilako zuen atxikimendua sakona transmititu zuen. Egungo egunean, Ikastolekin, haurrek euskaraz ikasten eta beren eskolaldia mintzaira hortan bizitzen ahal dute.

Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioa

  • 1999 : Manex ERDOZAINTZI-ETXART kolegioak bere ateak idekitzen ditu Donaixti-Ibarren Amikuze, Oztibarre, Ortzaize, Garazi eta Sohütatik jin19 ikasleekin.
  • 2000 : 40 ikasle, bosgarrenaren idekitzea.
  • 2001 : 70 ikasle, laugarrenaren idekitzea.
  • 2002 : 90 ikasle, hirugarrenaren idekitzea.
  • 2006 : 114 ikasleek Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioan izena eman dute.
  • 2007 : kolegioko 130 ikasleek beren sartzea egiten dute.

Kolegio berriak 200 ikasle errezibitzen ahal ditu.

Pagatxa elkartea

Ikastola eta kolegioko burasoek Pagatxa (pagoaren fruitua) elkartea sortu dute. Pagatxa altxatua izan da sustengu kanpaina bat antolatzeko, Euskal Herrian barna animazio desberdin batzu proposatzeko, eta ekipamendu-erosketa ahalbidetzeko (altzari, lan-tresna pedagogikoa eta tresneria informatikoa, kanpoko jokoak...).

 

 
Conception et réalisation : Novaldi